Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mesopotamiako ziguratak, Egiptoko piramideak, maien tenpluak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.
-Egipton dago altxorra, Piramideetatik gertu. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.
Hantxe begiztatu zuen, ordoki zabal baten erdi-erdian zut, ibaitik urruti ez, Keopsen piramidea! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Ordokian baziren beste bi piramide zutik: Kefren eta Mizerinos. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.
Piramidearen erpina han desagertu zen beren begi nekatuen bistatik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.
Zazpi piramide ere eraiki zituen, bata bestearen ondoan, bere aita, ama eta lau anaien omenez. Elizen arteko biblia 1 M 13,28
-Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.
Osaba Joanikotek prismak eta piramideak eta bertze iduri geometrikoak irakatsi zizkigun denboran. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Tetraedroa: oinarri triangeluarreko piramidea, lau aurpegiak triangelu aldekide dituena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.
Napoleon patioaren erdian, dir-dir egiten zuen eguzkipean kristalezko piramideak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.
Piramide moztu bat egitea erabaki du azkenean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.
K2ko goiko piramide ospetsua eta Botila Lepoa, berebat, ikusi ditugu lehen aldiz. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 163. orr.
Gainean patatak, arbiak, azenarioak, tipula zuriak lerrokatzen zituen launaka, piramideak osatuz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.
Piramide baten eitea duen egitura batek erabiltzen du botere izugarri hori: piramide horretan, zenbat eta gorago, orduan eta botere gehiago metatzen da esku gero eta gutxiagotan; zenbat eta beherago, botere gutxiago banatzen da esku gero eta gehiagotan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 71. orr.
Piramidearen muturrik gorenarekin hari zuzena izatear zuan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 67. orr.
Martinen gainean pilatutako iluntasunezko piramideak buru gainera erortzen hasi zitzaizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.
Gizartearen organizazinoa piramide bat bezalakoa zela, Faraoiek Egipton eraiki zituztenen parekoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.
Sukaldera sartu eta hozkailuaren argiak garagardo piramide bat bistaratu zion.Erpintzat begia eta ointzat begiratzen zaion objektua duen angelu trinkoa da, beraz, beti ikusmenezko piramidea. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.
Enpresa multinazional zaharra, piramide moduan antolatua, eta New York, Tokio edo Londreseko egoitza zentraletik kontrolatua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Lehen errainuen hatz-muturrak piramideen erpinetan zauritzen dira, eta argizko odola ertzetan behera dator. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.
Belatzaren kasuan, zehazki, are garrantzitsuagoa da, piramide trofikoaren goi-mailan dagoelako Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Irakaslearen aurpegia hezurtsua, ertzez betetakoa; aurpegia piramide-poliedroaren modukoa, azpikoz gora jarria, behealdean kokots-bizarrean bukatua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.
Indiarren hondakinen zerean jakitun jendea izaten zen, piramide-maitaleak edo. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.
Koadratzea, ikusmenezko munduan zehar irudimenezko ikusmen-piramide bat erabiltzea (eta batzuetan finkatzea) da, beraz. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.
Azkenik, grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.
Su gune bakoitzak, segundo batzuetan, bere eztanda piramidea jaso eta berehala uzten du, iraungirik, beste nonbait berriro eraikitzeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 131. orr.
ikusmenezko piramidea (3); keopsen piramidea (5)
egiptoko piramideak (8); piramideak eraiki (3)