Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piragua 1 iz kanoa luzea, arraunez edo belaz higitzen dena, Ameriketako eta Ozeaniako indiarrak erabiltzen dutena; horren antzeko kirol ontzia. ik txanel.

Jopieren hockey kluba, piraguan egiten dituen pasierak, antzerki emanaldiak eta bere lagunekin izaten dituzten te bilerak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 163. orr.

Surflariek, txalupek eta piraguek ere bat egin baitzuten Etxerat-ek antolatutako mugimenduekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Koadrila batek Orian barrena ibiltzeko egindako piragua, Euzkadi izena jarri ziotena eta gerra garaian erreketeek hondatu omen zutena...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.

Piragua batean zihoan sorosle bati deitu zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Arrantzarako eta txangoak egiteko, piraguan edo olgetan ibiltzeko leku egokia bada ere, erreka ez da igeri egiteko lekua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

2 (hitz elkartuetan)

Zumaiako palista, Manuel Busto espainiarra piragua-kide zuela, Munduko Txapelketetako maratoi proban nagusitu zen.  Berria - Kirola   2004-08-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus