Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pipita (orobat pepita g.er.) 1 iz fruitu baten hazi txikia.

Pepitak eguzkilorearen haziak zirela jakin nuen halako batean, eta ikaragarri arraroa iruditzen zitzaidan eguzkiloreak zuen eguzkiaren antza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 317. orr.

Eta agure zahar hark bere esku parkinsonianoari eraginez agurtzen gintuen nahinondik, guk martxanteretan erositako txikleak, pepitak, erregalizak jaten genituen artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.

Jendea adi-adi zegoen, pipitarik jan gabe, ez zen ezer entzuten ahal plato desestalian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

Zaleei min handia egin zien zu harmailetan pipitak jaten ikusteak.  Berria - Kirola   2006-02-04

Berak gorde ditu orri distizari orlegi iraunkorrak, baita pipita gorriminak ere, errege margokoak, eta baita nagusi-makila lerdenena ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 146. orr.

2 metal ale biribilkara.

Ez dago han urrezko pipitarik, ezta urre zainik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Zailena hautaketa dela, hondar artean urrezko pipitak aurkitzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 201. orr.

3 pipila.

Oraintxe dago lore-pipita ttikiak botoi berdexka batean zetozenak hazten eta zabaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

4 irud ernamuina.

Espainiera horren pipita gaztelania izango da; baina gero hispanitateko herrialde guztiek, bakoitzak bere izpiritua gehituz, denen artean mintzaira berri bat adelatuko dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus