Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pipiatu, pipiatu, pipiatzen 1 da/du ad pipiak jo, pipiak joa gertatu. ik zuhirindu.

Han barra bat dago, ostatu dotore edo pubetan izaten ohi den zur ilunekoa, baina pipiatua eta higatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Gortariren iritziz goitik behera pipiaturik eta zigarro erreduraz beteta zegoen traste nardagarri hura antigoaleko pieza paregabea zen Elseren begietara eta, horrenbestez, kontserbatu beharrekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 166. orr.

Ganbara ere pipiatua ote?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 11. orr.

2 irud/hed

Bertze bat -Ximurra- ziurtasun eta susmo gaiztoenek pipiatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus