Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
piperrontzi iz piperbeltza edukitzeko mahaiko ontzia.
Zurezko zubian, etxe zorrotz, ojibaz ildoxkaturiko teilaz gain-estalien, eta piperrontzi tankerako kantoidorre urdin-horien artean, zorabialdi bat izan zuen bat-batean Rhin ibaiaren argiaren aurrean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 101. orr.
Nork demontre nahiko ote zituen banda biribileko magnetofono haiek, diapositibak ikusteko tresna haiek, koktelak nahasteko ontzi haiek, kakahueteetarako plater zatikatu haiek, piper-ontzi zenbakaitz haiek, behialako goxoki kutxetan gorderiko azukre-koxkor bilduma haiek. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.