Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.
Intxaur muskatua, iltzea, piperbeltzak eta beste espeziak paraturik zeuden lerro-lerro. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.
Piperbeltza, ozpina eta gatza gehigarri ala gozagarriak dira? Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 45. orr.
Ongizatearen iturri den aldetik, marihuana, kokaina eta antzeko klasiko ohikoak aurki (diru-bide dela ikusi bezain laster) legeztatuko dira herrialde hauetan, piperbeltza, tabakoa eta alkohola legeztatuak dauden bezala. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 101. orr.
Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi eta tipulin txikituarekin, piperbeltzarekin, olioarekin eta gatzarekin maneatu. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.
Ezaguna da maiordomoaren eta sukaldariaren esaera: "Ekatzu piperbeltza, eta autsi gurina". Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Pepinilo, piper, meloi-azal eta piperminez beteriko ontziek piperbeltz-usain hezea gorantz hedatzen zuten kiribilka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.
Galiziarren tabernak beteta daude, Celta de Vigotik datorren olagarro eta piper beltz usaina har dezakeen irudipena dauka Haritzek. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 38. orr.
"Bale" hitza, piper beltxa bezala hedatzen ari zaigü gazteen artean. Herria 2003-02-20