Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pipatu, pipa(tu), pipatzen du ad tabakoa edo kidekoak erre.

Zigarro bat piztu eta osorik pipatu arte pauso bat ere ez nuen egin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Tartean hamabi zigarro pipatuak nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Pipatzeari lotu zaizkio soldaduak, gosaldu ondoko zigarreta gozo eta berantetsia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

Erretzaile amorratua da Nagoreko apaiza, eta zigarro bat bestearen atzetik pipatzen du Itoitzen eta Artozkin bizitakoaz eta ikusitakoaz mintzatzen den bitartean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 125. orr.

Gaua portu zaharrean eman nuen, tabakoa pipatzen eta gogoetan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 29. orr.

Egidazu ene tabakotik pipatzeko ohorea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Kazetari horrek zelaiko belarra ez ote zuen pipatu?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 231. orr.

Dueson ez genuen artorik, eta bizarra pipatu behar.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.

Martinek ez du erretzen, egia esan gazte hauetatik inork ez du pipatzen, yogurrak hartzen dituzte, yoga egiten dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Pipatzea debekatua zen eta adiskide horietarik bat harrapatu zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Ordu laurdena ere ez zuen auto barnean pipatzea debekatu zidala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

-Bestela ere, arnasa hartze hutsarekin, pipatuko diagu nahikoa.     «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

· Andresek sakon pipatu du zigarroa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 22. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus