Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Pipa hortz artean daukala egiten dit berba. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 187. orr.
Borreroak ferratzaileari deitu zion, buztinezko pipa beti ere ezpain artean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.
Pavese mahai atzean egoten zen, pipa ahoan. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 196. orr.
Lasai zirudien, eskuin hanka ezkerraren gainean jarria, eskuan pipa bat tabako holandarrez betea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.
Isilik gelditu da, pipako tabakoa txotx bategaz harrotzen. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 188. orr.
Borreroaren pipako kea bihurritu zitzaion eztarrian eta eztulka hasi zen ferratzailea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Piparako belar pixka bat baldin baduk, gure bedeinkapena izango duk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.
Inguru guztia zikintzen zuen piparen errautsaz, inolako eskrupulorik gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.
Bakearen pipa piztu orduko itzali, eta aizkorak lurpetik ateratzekotan dira, susmoa, Euskal Herriko alderdi eta hautagaitza abertzaleak. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Aulki batean jarrita, gizon ile zuri-luze bat pafa-pafa, pipatik erre eta, inoiz behinka ttu eta ttu, listua botatzen zion suari. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.
Komedianteak pipan erretzen zituen Olivierrek ekarritako tabako izpiak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 61. orr.
Batzuetan pipan erretzen zuen arratsalde guztian, isil-isilik. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 162. orr.
Egunkariz egindako barkutxo bat zeraman buruan, pipan erretzen ari zen eta armairua zuriz pintatzen ziharduen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.
Liburutegiaren fatxadaren kontra jarririk pipari tiratzen diot, itzaltzekotan dago eta. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.
Emakume zahartxoa pipari zupaka ari zen, itzalita zeukala ohartu gabe. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 67. orr.
Estankoan erositako tabako espainola, kontrabandoan lortutako holandarra piparakoa, eta berak xehatutako beste bat ustez sendagaiak ziren belar izpiak ere tartean zituena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 55. orr.
Tea eta pipa eskatu ditugu, eta Khomeiniren argazkiaren azpian jesarri gara. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.
Aulkian eseri, pipa hustu eta bete eta piztu egin zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.
Nire pipa izekitzeko gogoa nuen, baina desatsegina izanen zen haien arreta neureganatzea pospoloa piztean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.
Zamarientzako lepokoak, pipa pizteko kandelak, lepozapiak haurtzainarentzat. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.
Errabinoak pipa pizten zuen, behin tiratu, eta utzi egiten zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.
"Bai, ez legoke txarto" erantzun ohi zion berak, pipa erretzeari utzi gabe. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.
Diotenez, pipa erretzea osasunaren kaltegarri da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.
Erantzun ordez, eginahalean ekin zion pipa xurgatzeari. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.
Pipa amatatu zaio ostera. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.
Alanbre batez pipa garbitzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.
-Egon hadi segundo erdi batean, pipa zaharra bete nahi diat. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 156. orr.
Piarresek bere pipa motza tabakoz bete, ezpainen artean eta xokoan dilindan ezarri zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 245. orr.
Mikel Strogoffek, esku bat sakelan eta gereziondozko pipa luze bat beste eskuan, gizonik arduragabeena zela zirudien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 92. orr.
Pipa erraldoi batetik erretzen zuten batzuek, aho batetik bestera eramanez. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 57. orr.
Portzelanazko pipa luze-luze bat, eskutokia zilarrez landua zuen ezpata damaskinatu bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.
Bere pipa kuttunenari ke bafadak ateraraziz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.
Pipa itzali bati eusten zion esku luzean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Hala, begitartea sor eta gor, zirri baten gainean eseri, eta pipa bat tabako erre zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 122. orr.
Bere hatsa sentitzen nuen musuan, epela eta pipa tabakoaren usainekoa. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Bere zigarroaren belarrak ezti usaina botatzen zuen, pipa-tabakoa bailitzan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.
Ipuina baitabil petrikiloari agindu ziola beheko bi letaginak atera ziezazkion, hala erosoago gobernatu ahal izateko pipa-tutua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.
Pipa-kealdi batek eraman zituen auzo haiek berek sasoiko gizon bat deabruaren morroitzat jo, eta [...] urka-bilurretik zintzilikatzera. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.
Latarik gabe, jauna, baina pipa-zupakada xuabe guztien kalitatea ezin hobea da... socony. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.
Te-etxe arrunta zen, ohi baino txikixeagoa, ur-pipaz betea. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.
Txoko baten jesarri, bi kikarakada eta ur-pipa bat eskatu, eta berriketan jarraitu dugu. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 108. orr.
Gauza batek zeharo harritu ninduen: emakumeak ur-pipatik erretzen ikusteak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 144. orr.
Egunez ere han inguruan zebiltzan, bake-pipa erretzen eta gozokiak jateko gogoz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 137. orr.
bere pipa bete (3); buztinezko pipa (6)
pipa ahoan (6); pipa ahotik kendu (3); pipa atera (4); pipa bete (4); pipa bete zuen (3); pipa erre (6); pipa erretzea (3); pipa erretzeari (3); pipa erretzen (25); pipa erretzen ari (5); pipa eskuan (4); pipa hortz (3); pipa hustu (3); pipa luze (5); pipa luze bat (4); pipa pizten (5); pipa piztu (10); pipa piztu eta (3); pipa piztu zuen (3)
pipan erretzen (3)