Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piolet iz mendizaleek, elurretan edo izotzetan mugimenduak segurtatzeko, erabili ohi duten tresna.

Gero etxe guztian barrena metal-zalaparta izugarria aditzen zen: aita kranpoi, iltze eta pioleten bila.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Ozta-ozta atera nuen eskuineko besoa zurrunbilo mugikor hartatik, eta, txiripaz eskuratu berria nuen pioleta masa jelatuan indarka tinkatuz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 84. orr.

Pioletaren punta zorrotzak elur gogortua urratzean egiten duena, KRAS-KRAS soinu telurikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 54. orr.

Urrats bakoitzean, hatsa ahalik eta sakonen hartu eta, pioletean nahiz makilan bermatuz, eginahal gaitza egin behar nuen Iñaki bistatik ez galtzeko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 165. orr.

Zertarako nahi duzu piolet zoragarri bat erabiltzen ez baldin badakizu?  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Pioleta pasioaz, pasio hutsez erabiltzen duelako hipotesia zabaldu da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

Pioletak, biktimen buruan aurkitzen denean ere, ez du sekula hatz-markarik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

Pioletaren aurreko gako metalikoak burezurra erdibitzen zion.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus