Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinu (orobat piñu g.er.) 1 iz zuhaitz erretxinaduna, zur aski gogorra eta ona, orratz itxurako hosto berde iraunkorrak, eta lore ar eta emeak adar desberdinetan dituena, fruitutzat pinaburuak ematen dituena.

Pinuak platanoa eta gaztaina, lizarra eta akazia ordezkatu ditu hemendik gora.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 87. orr.

Hogeita bost metro luzeko pinu bat, adarrez oso jantzia, zortzi zaldi ondo sendoak tiraka zituela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

Hala, Sanmarkeko mila urtetako pago zahar guztiak errotik moztu, eta pinuak aldatu zituen, pinus insignis hosto-ilunak, doluzko zapi bat bezala zabaldu zirenak lehenengo aldiz Liputzeko eskualdean.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Pinuak bentaja duela, ez duela inor behar, aldatu eta kitto, bota arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

Gure osaba Bordele aldean ibili zen, pinuak botatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 109. orr.

Pinuen adaburuak laino artean, kanpai-hotsa urrunago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Igaro eta berrehun bat metrora pagadi txiki batek ordezkatu zituen pinu tenteak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.

Distira azkar haien argipean pinu itzelen multzo sakabanatuak ikusten ziren han-hemenka agertzen eta desagertzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Inguruan, alde batetik, aintziratxoak zituen, eta bestetik pinu eta izai tantai ederrak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.

Sutearen ondorioz bost hektarea pinu eta arte erre ziren ostegunean Erreniegan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Altzifretik eta pinutik erretxina ateratzen den bezala, zedrotik, hain zuzen, zedro-olioa esaten zaion koipea ateratzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1350. orr.

Pinu beltz: Kuromatsu (Pinus thunbergii).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Pinu gorri: Akamatsu (Pinus densiflora).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Haranetako nekazaritza uztearekin eta insignis pinuaren ezarpenarekin paisaia erabal aldatu da ekosistemaren kalterako.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Eta pinuzko mahai bat, bi gizon eserita zeudena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pinu-erretxinaren usaina ekarri zuen aireak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

Suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Pinu egurra erre eta erre ari ziren galdarak eta haien paretek dar-dar egiten zuten lurrunaren presiopean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 123. orr.

Oposizioko burua pinu oholezko kutxan nahi duena.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Nekazariek urrundik nabaritzen ei dute nola Panek bere buru erdi basatia jazten duen, pinu adarrak astinduz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Pinu-orri horien gainean gozatu zen Byron Teresaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 241. orr.

Pinua Jainkoaren zuhaitza denez gero, zezenak pinu-hostoak jaten baditu, zuri bihurtuko da. orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 46. orr.

Euri-tantek, bizirik jarraitu nahian, pinu-bizarrei eusten zieten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

Hegan doaz verstak, hegan hurbiltzen zaizkizu merkatariak kibitketako gida-aulkietan eseririk, hegan doa basoa bidearen alde banatan, izei eta pinu ilara ilunekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

Eta pago arteko bortxaketa horri sustengua eskainiz, pinu sail amaigabeak, berdeari marroia erantsiz, eta marroiari lehor kolore hitsaren ñabardura hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

Bidea zelai neurrigabeetan aurrera hedatzen zen batzuetan, begiari ikuspegi zabal irekia eskainiz, eta pinu oihan mugagabeen azpitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Tximistak jotako pinu basotxoa sutan zegoen oraindik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Leguak eta leguak luze eta zabal dituzten pinu-landa bukatze-gabeak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Ocote: pinu-mota erretxintsu bat, zuziak egiteko baliagarria.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 117. orr.

· Haren atzetik, gurdi bat lau mutil gaizki jantziekin, pinu-landatzen ari zirela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pinu maitea (3)

pinuzko mahai (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus