Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Matissekin duen konplizitatea nabarmena da kolorearen eta pintzeladaren erabilpen askean. Berria - Kultura 2006-04-23
Inpresionista izan daiteke ene idazteko modua; pintzeladak emanaz noa eta pintzelada ezberdinek osatzen dute koadroa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 304. orr.
Koadroaren lehen pintzeladak margotu zituen Gabiriak, Han goitik itsasoa ikusten da eleberriaren (Elkar) lehen klabeak idatzi zituen eleberrigileak. Berria - Kultura 2004-03-18
Pintzeladak bortitzak ziren, bizkorrak eta desjosiak, protesta baten etengabeko seinaleak eta aieruak balira bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 438. orr.
Orain ez ziren pintzelada artezak, ez ziren marrak; kolore-zirkulua zen orain, edo izar bat. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.
Zeren numero bakoitza izan baitaiteke zurrunbilo baten sorleku edo ustekabeko pintzelada batena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.