Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Idoiak pintzel batzuk eta oihal bat [...] hartzen zituen, eta pintatzen hasten zen, erabat bere baitaraturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.
Oparirik ederrena, olio pintura kutxa izan zen, bere pintzel eta pintura oihalekin. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 135. orr.
Eta hara non beste batek pintzel moduko batez kolore susmagarri eta azkura eragiteko isurkina pasa didan burutik, galtzarbeetatik eta lotsarietatik, usain sarkorraren arabera desinfektagarriren bat inondik ere. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 103. orr.
Nola leopardo baten larruko mantxak baino misteriotsuagoak iruditu zitzaizkidan hango [Txinako] karakter pintzel trebez marraztuak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 213. orr.
Margolan horiek pintzelaren pasaldiek gainazalean uzten dituzten erregulartasun arinez ere baliatzen dira. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.
Pareta bukatuta eta lehortuta dagoenean, eman beza pintzel batekin argizari punikoa, sutan urtuta eta olio pitin batekin nahastuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.
Kolorearen poztasunari eta pintzel mehearen dotoreziari egin zenien kasu... Berria - Kultura 2004-01-22
Eta bazuen, finean, pintzel fin bat, zeinaz baliatzen baitzen puntu argitsuaren iduri islatua markatzeko, mirailaren gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 125. orr.
Mignonen gorputza hain zen ederra eta joria -Rubensen pintzeletik sortua ote zen, jaun André?-, non erran baitzitekeen ezen ez zuela mugarik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.
Nahiago zituen lapitza eta pintzela, xagua baino. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.
Pintzelak eta paleta bat zeuden mahai txiki baten gainean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.
Eta pintura, Bon, pintura pintzelez egiten den literatura baino ez da. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.
Egun haien kolorea denboraren pintzel-puntan nola aldatu den ikusteak zer pentsatua eman dit. Pako Aristi «Note book», 2005 - 136. orr.
Begira egon ondoren, tontor berde edo arrosa bigun batean pintzel muturra sartuz. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.
Egindako bidea, koskaz koska, harramazkaz harramazka, pintzel-arrasto bihurtzeraino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.
Txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.
Ez dago argi-isuri globalik, ez argi sortarik, argi-pintzel guztiz mehe eta mugikor bat baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 168. orr.
Politikaren ordua da, pintzel mehearekin lan egiten hasteko garaia. Berria - Harian 2006-03-25
Ahoko pintzelekin senarraren plazerra marrazten dudan bitartean, hatza nire izter arteko ezpain zimurren pleguetan sartu dut. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 64. orr.
Zazpi hilabete haietan ongi ikusi nuen nola osabak aiurria, kemena eta indarra galtzen zituen, harik eta ezereztuta gelditu zen arte, hondakin bihurtuta, denborak bizkor baino bizkorrago higatu eta zanpatu duen koadro bateko pintzel-ukitu arin bat bailitzan. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.
Begi horiek, pintzel ukitu arin batzuez sortutako begi horiek. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 370. orr.
Margolaritzan "pintzel ukitua" atzemateko, adibidez, edo argazki-pelikulan pikorra, esate baterako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.
pintzela hartu (8)