Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintxo1 1 iz ziri-mokadua.

Goizetik tabernara, pintxoa eta ardo ona, periodikoa...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 80. orr.

Euro batean... nahi baduzu pintxo bat aterako dizu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.

Tokian berean izanen da jateko (pintxoak) eta edateko.  Herria   2003-01-21

Udaletxe Plazan, berriz, pintxo beroak eta hotzak dastatzeko parada izango du gerturatzen denak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Nire urdail nikotinaz beteari, zerbeza batez beraturiko pintxo oliotsu parearen hala-holako oparia egin nion lehenik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Patata-tortillazko pintxo handikote bat hartu, tabernatik atera eta Bulebarrera joan zen, taxi baten bila.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 65. orr.

Artean niri begira jarraitzen zenuen zein pintxo aukeratuko nuen jakin-minez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.

Iluntzerako Donostiako Alde Zaharrean zebilen pintxo jaten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 195. orr.

Han berean, 5-ak eta erdietarik harat, salgai pintxoak eta sagarnoa.  Herria   2003-04-24

13.00: zintzur bustitze eta pintxo.  Herria   2003-12-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euren atzetik abiatu nintzen, agian, zorte apur batekin, tarteka-marteka pintxo zatiren bat-edo muturretatik eraz paratuko zitzaidalakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

Noizean behin pintxo edo bokata zatiren bat jateko modua izango nuelakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Bartzelonako erdiguneko pintxo tabernetan lanean ari zirela ezagutu zuten elkar.  Berria - Kultura   2004-10-06

Eguerditan izanen da kale antzerkia, ondotik pintxo lehiaketa eta jastatze.  Herria   2003-05-29

Pintxo mordo bat, kolore guztietakoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bueltan Saioak ura eta, plater batean bi tortilla pintxo ekarri zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 98. orr.

Mikelek beltz berezia eta patata tortilla pintxoa behintzat atera zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Plater batean txistorra pintxoak zekartzala etorri zen Juana.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.

Txorizo pintxo bat eta salda bero bat doan hartzeko aukera ematen dute.  Berria - Kirola   2006-01-27

4 pl errepidean ibilgailuak geldiarazteko jatzen diren iltzeak.

Errepidean pintxoak, patrol bat, kañoi handiekiko eskopetekin hiru guardia maskaratu, honago beste bat, hura maskara gabe, gaztea, autoak banan-banan begiratzen ari zena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

Hemingwayren sanferminak ezagutzera joan eta azkenean Donostian katigatuta gelditu nintzen, pintxoekin eta... -Bennetten begirada hotza ikustean atoan isildu zen-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tortilla pintxo bat (4)

tortilla pintxoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus