Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pintxe iz sukaldari-laguntzailea.
Hemen pintxe guztiek izan nahi dute sukaldari. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 10. orr.
Ohi legez betaurrekoen gainetik begiratu zenuenean pintxe barria topatu zenuen besoak gurutze aspertu plantan, petral eta lotsabako. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 45. orr.
Nola lanak eskuetatik kendu zizkioten, nola handik beste batera deitu zioten... eta pintxe, eta konpa eta puto pila bat. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.
-Baina ze pintxe klase zara zu? Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.