Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pinturazale izond margolanen zalea dena.
Urteetan egon zen hura estudioan beste koadroekin batera hautsez beterik, harik eta pinturazale batek estudioa erosi eta koadroa aurkitu zuen arte. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.
Zeren, inguruetako bertze jauntxo gehienak ez bezala, pinturazalea baitzen Abel Huizi eta uste baino adituagoa... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.