Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pintoresko (orobat pitoresko g.er.) 1 izond agertzen duen toki-koloreagatik erakargarria edo interesgarria gertatzen dena.

Bideak morroi pintoreskoz beteak dituzu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 184. orr.

Baserritar hauek beren jantzi pintoreskoekin egiten dute dantzan, alkandora zuri, gerriko gorri, bonet urdin, jakak lepoan, eder, noble, grazios, kasik antzinako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 160. orr.

Euskal Herriaz duten ikuspegia, oro har, pintoreskoa da: mendi berdeen lurra, baserri txuri-gorriak eta ardiak inguruetan, horrelako irudia izaten dute buruan.  Berria - Kultura   2004-01-11

Urteek historiaren pasarte pintoreskoa bihurtu duten gertakari horregatik sartu nuen Rijeka/Fiume nire ibilaldiko sei hirien artean.  Berria - Kultura   2004-08-05

Bi emakumek bizitasuna ematen zioten paisajeari: oso modu pintoreskoan soinekoa gora jasorik eta gona-barrenak gerriaren jiran bildurik, ura belaunetaraino, astiro zebiltzan urmaelean, bi hagari loturiko sare urratu bat arrastaka zeramatela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

2 xelebrea, bitxia.

Hala nola Etxaide, karlista pintoresko eta terriblea, edota Garmendia, liberala.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Arrazoitzeko ailegatzen duen hori, ez dakit zein Basaburutan ez dakit zeinek esan omen duen ez dakit zer, anekdota pintoreskoa da, ezen ez argumentua, higatutxoa baliabidea, zuribide politikero gisa ere xahar eta txarra.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus