Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinta1 1 iz eduki neurri zaharra, pitxerraren erdia balio zuena. ik pitxerdi.

Bi pinta, litro eta erdi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Kultura bakoitzak munduaren neurkera zuen Frantziako Iraultza arte: arrobak eta kana erdiak, oinak eta zeleminak, pintak eta kuartiloak, librak eta ontzak, goldeak eta arrak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

Itziarrek morroi bat seinalatu zidan, eskuan Guinness pinta harturik jendartean irribarrez zebilena.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 81. orr.

Lagun bakoitzak pinta bakarra edateko eskubidea baizik ez zuen izanen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

2004-ko uzta 15 milioi pintetara heltzen da.  Herria   2005-05-19

Autoak baratzen dira, gasolina galdez, eta pinta bakoitzean prezioaren erdia baino gehiago zergetan badoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.

Tarteka-tarteka beren pinta beteko edontzi handietatik trago batzuk egiten zituzten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 168. orr.

Pazkorako pinta banako berrogei poto nahi nituen prest, denak berdinak, beren estalki itxurazkoekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Hasieran mokadu baten eta pinta batzuen truke joten neban Corkeko pubetan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 49. orr.

Bart gaueko pintak jirabiraka dabilzkizu buru-gorputzean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 29. orr.

2 (neurri gisa)

Arrosen emazteak berak eman zidan afaltzera: ardi izter bat osorik eta pinta bat arno.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Deabruak eraman nazala hori esnezalea ez bada eta pinta bat krema ez badakar gure kaferako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Sutautsez nahasiriko pinta bat ron irentsarazi zion bakoitzari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.

Orain hiru laranja eta pinta bat urekin aise helduko naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Shea's-era sartu nintzen, auzoko likore-dendara, eta pinta eta erdi eskoziar whiski eta bi botila ardo beltz erosi nituen neuretzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Pentsa, moleta hortan sartu dira 1200 kilo lur sagar, 10.000 arroltze, 400 kilo tipula eta 200 pinta olio.  Herria   2001-07-19

Bina pinta mahai-ardo jartzen zitzaizkioan gonbidatu bakoitzari pitxer batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Pinta bana zerbeza lagun zutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Kastelak ardo zakar pinta bat ireki eta botila, inguruan bilduak zirenei eskaini zien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazterrak arrangura ziren zer eginen zen ezantza pinta bost libera baino gehiagotan izanez.  Herria   2005-06-23

Arauzko traje urdin, gris, eta marradunez [...] jantzitako gazteen artean, inguruetako bulegoetatik atera berriak, garagardo pinta eskuan algara bortitzez barre egiten zutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.

2500 sagarno pinta, Baionako 25 elkartek zerbitzaturik.  Herria   2004-05-20

Ateetan gelditu zen, botila hutsak jaso, eskailera izoztuetan gora egin zuen, krema- eta gazur-pintak utzi zituen, A eta B kalitatekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

· Enpresek urre zuriaren ekoizle penatuei ardi esne pintak duela bederatzi urteko prezioan pagatuko dizkietela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

4 kurios pinta erdi ik kurios 4.
5 pinta erdi (orobat pintaerdi g.er. eta pinterdi)

Hegoaldean hiru pinta sagarno edaten du, presuna bakoitzak urtean; Iparraldean urrun gara, pinta erdi bat edaten dugu.  Herria   2005-05-19

Zer pinterdi goxoa klikatu nuen Laket-Leku ostatuan!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Arno pinta-erdia elkarrekin partekatzen ari zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 59. orr.

Atzo elkarrekin pinta erdia edaten zutenek, egun ez dute elkarri hitzik egiten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

6 pinta esne (orobat pintesne g.er.)

Zenbat pinta esne biltzen du egunero?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

Gainerako ardi bakoitzak bi pinta esne ematen dizkio eguneroko bi deitzaldietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

Aurten izanen dira hamabi milioi pinta esne banatzeko laborarien artean.  Herria   2005-09-15

Xeheki so egiten diogu laborantzako kudeantza ekonomikoari, zenbat pinta esne (behi ala ardietan), zenbat zerri edo ahate egiten den laborari batek hortarik bizipide duina elkitzeko.  Herria   2001-05-24

7 pinta laurden

Ontsa gorderik bazen kafea, eta hobeki gorderik, pinta laurden bat aguardienta.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Lixiviat deitua den ondarkin jus hortako mila pintetarik pinta laurden bat baizik ez da gelditzen pozointsu, tratamendu osoa egin eta gero.  Herria   2005-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne pinta (4); pinta erdi bat (3); pinta esne (8); pinta pinta eginda (3); pinta sagarno (7); sagarno pinta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus