Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pinporta moduko bat atera zitzaiolako betileen azpian, biribil-biribila eta gotorra. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 32. orr.
Azala pinportaz bete zaizu. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 80. orr.
Belaunetik orkatilaraino, pinporta gorrixkak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 86. orr.
Beltza da armadura eta urre gorrizko pinportak ditu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.
Zirrikiturik lehorrena ere esmaltezko putzu bihurtu nahi dut, gorriz tindatuko den kristal-uraz eginiko pinporta likina. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 65. orr.
Pinporta gogorrak neuzkan ore hartan. gerrikoan eskegita daraman urre-koloreko zirtzileriak ondo ematen die belarritakoetako urre-koloreko pinportei. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.
Hondar pinporta. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 103. orr.
Bakarra, apartekoa, nahi duzun guztia, baina nola esan ezetz haizeak dakartzan urre pinportei. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 80. orr.
Begiak ere txikiak ziren, oso urruti begiratzera ohituta ez dagoenarenak, eta beltzak, errauts pinportak ia. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.
Gaineratzen zutenez, mihian hauts-pinportarik gabe, ez zituztela okeletarako hil, Bonapartiusekin Errusiako gudu-galtze hartan ibiliak zirelako. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.
Fuela dago Meñakozko hondartzako zenbait haitzetan eta fuel pinportak daude Lagako hondarretan. Berria - Euskal Herria 2004-08-14
Eguzkia pertsianen artetik irristatzen hasia zen, zulo txikietatik bezala, azenarioak arrailtzeko tresna baten zulo biribiletatik irazten diren argi pinporten eran. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 115. orr.
Ahogozoa eginda makurtu nintzen erpin irrikituen bila, burutik helduta lagundu zidan berak, eta gero mizkin jolastu zuen mihiak harria bezain gogorrak baina zeta bezain leunak ziren pinportekin, elkar zeharo eranzten genuen bitartean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.
Sahatsa dagoeneko lore-pinportak aspaldi lehertuta gure paraje hauetan: Iparraldeko zelten lurralde hotzagoetan, aldiz, loreño xuri, begi-botoi haziak noiz eztanda egingo. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.