Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinpirinkeria iz egite pinpirin gaitzesgarria.

Horrela, bada, lotsa bertute bat izan beharrean, hondamenaren lehen emaitzetariko bat izan da, emakumeen pinpirinkeriaren lehen baliabidetariko bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 238. orr.

Arianek lotsarik eta pinpirinkeriarik gabe jarraitu zuen klasea, arbelean galdera nagusia idatzita: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 133. orr.

Sanchezen alabak moja joan nahi zuen; idazkariarenak pinpirinkeria bat zinez pozoigarria zuen; pianoa jotzen zuen, oso gaizki, Blanco y Negrotik laminatxoak kalkatzen zituen eta gero pintatu egiten zituen, eta ideia barregarriak eta faltsuak zituen gauza guztiez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus