Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinoi (orobat piñoi g.er.) 1 iz engranaje bateko gurpil txiki horzduna.

Lasterketa luzeagoak zirenean bi pinoiko bizikletak erabiltzen zituzten, baina bizikletatik jaitsita aldatu behar izaten zuten pinoia, eskuz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Kateak pinoi batetik bestera salto egin zion.  Berria - Kirola   2006-03-10

Plater handia eta pinoi txikiak erabiliz aurkari guztiak lehertzeko gaitasuna dauka.  Berria - Kirola   2004-03-15

Plater handia sartu, pinoiak behera jaitsi, eta amorru guztia pedal kolpeetan jarri nuen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 130. orr.

Ikusgarriak ziren haren erasoak, bi pinoi jaitsi eta pedalei arin-arin nola eragiten zien.  Berria - Kirola   2004-02-17

15 hortzeko pinoiarekin hasi naiz eta ez dut aldatu.  Berria - Kirola   2004-07-07

25eko pinoia jartzea erabaki dugu guztiok.  Berria - Kirola   2004-07-14

2 pinoi finkoko izlag iritziz aldatzen ez duena.

Ni gainera, nahiko pinoi finkokoa naiz, orain dela 50 urte eta gaur egun ia berdin pentsatzen dut, ez naiz aldatu.  Berria - Kultura   2004-09-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus