Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pinguino 1 iz itsas hegazti igeri-oinduna, arrainjalea, lumak zuriak eta beltzak dituena, itsaso izoztuetan bizi dena (Spheniscus sp.).

Ehiza talde bat ere antolatuko da, itsastxakurrak harrapatzeko, bestela pinguinoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Bere esanetan, pinguinoak, albatrosak eta antxetak izan dira espezierik kaltetuenak.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Denak hurbilduko zarete pinguinoen habietara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Azelako ernegu, karraka eta deiadarrak pinguino amenak, pinguino jaunak hurrean serio eta arlote geratzen diren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 262. orr.

John Masefieldek pinguino bati mokoan daraman arraina kenduko dio.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Han bakar bakarrik doanari ere izena ipiniko diozu, pinguino bakartia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.

Pinguinoak asko barneratzen dira kumeak egiteko koloniak ezartzeko, badakitelako txitak arrautzatik atera orduko izotz zati handia urtuta egongo dela.  Berria - Gaiak   2004-12-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pinguino haragiak ez zaitu aseko, garratza irudituko zaizu, traizioa bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 263. orr.

Eta gosaltzen zaudetela, pinguino arrautzen omeleta goxoa, enbarkazio bat helduko da Deception uhartetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 265. orr.

'Pinguino habiak aztertu behar ditut,' esango du John Masefield idazleak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Galapagoetan pinguino mota ezberdinak bizi dira.  Berria - Gaiak   2004-03-25

3 irud/hed

Gidaria adin ertainekoa da, eta, mahuka hutsean badago ere, pinguino jantzia txukun-txukun eskegia du atzealdeko kakoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Pinguinoak La Salleko fraideak ziren, halaxe deitzen genien beren janzkeragatik, sotana beltza eta babero zuria eramaten zutelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus