Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ping-pong 1 iz tenisaren antzeko jokoa, mahai batean jokatzen dena. ik mahai 14a.

Sabeth ping-pongean ari zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 105. orr.

Margot bere adiskide Treesen etxera joana da, mutil batzuekin ping-pongean jolas egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

Arratsalde horretan ping-pongean eman zidan jipoiaren ondoren, zer espero nezakeen bada besterik?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Lehen egun hartako arratsean bertan, nik ilunabarra filmatu ondoren, aritu ginen ping-pong-ean, gure lehen eta azken partidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Asmotan, hantxe zeuden, mahai berdearen gainean utziak, ping-pongeko bi paletak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Poker jokalari maltzur eta ping-pong jokalari aparta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Segur aski ping-pong jokoak urte eta erdi iraunen du.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Ping-pong partida batera gonbidatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Larunbat aratsaldean, haurren arteko futbola (La Floride kirolzelaian), ping-pong lehiaketa (Paul Bert gelan) eta gimnastika merkatu plazan.  Herria   2003-05-15

Ping-pong mahai bat, harrera gelan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 77. orr.

Joan-etorrietan, sarri gelditu nintzen ping-pong mahaiaren inguruan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Bere ping-pong lagunarekin besotik helduta zihoala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ping pong partida (4); ping pongean (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus