Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pinaza iz antzinako ontzi mota.
Hamar ontzitzar baino ez, eta patatx bi, eta pinaza bi. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 162. orr.
Han loturik, baziren pinazaren moldeko ontzi bi, gure maniobraren trabagarri. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
Ez nuen uste pinaza ziztrin haien artean gure karraka sartzerik erdietsiko genuenik. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.
-Pinazan dozena bi gizon bazituan -esan zidan Antonek-, eta bi halako beste ontzian. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 67. orr.