Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pinaburu bat erakutsi nion zuhaitzaren adar batean zintzilik. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 144. orr.
Mendixkak ezker eta eskuin, pinaburuak iduri dutela, beren ozkekin. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.
Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari, eta orobat pinaburu, orbel eta pinu-orratz deseginez betetako bidexka ihintz-tantaz blai denari, maiteminduen izerdiari ekinaldi grinatsuetan darion darion lurrina bezain hordigarria. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Hantxe ziren, fusilak eskuetan eta gerrikoan pinaburu-bonbak eskegita, erreketeak, karlistontzat altxor hain preziatua den hori defenditzeko prest. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.