Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilpiratu, pilpira(tu), pilpiratzen 1 da ad bihotzaz mintzatuz, aldizkako higiduraz uzkurtu eta hanpatu.

Argi barreiatu bat; bihotzaren lekuan dagoen argi bat, gar kliskari antzera pilpiratzen den bihotz txiki baten forma duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 125. orr.

Zenbat oroitzapen etorri zitzaizkion gogora!, nolako indarrez pilpiratu zitzaion bihotza aitaren herrixkatik hurbil zegoela sumatu zuenean!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Vernerrek besaburuak altxatu zituen berriro, eta bere pultsua hartu zuen: bihotza lasterrago pilpiratzen zen, baina sendo eta betiberdin, soinu-indar berezi batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 86. orr.

Gazteen bihotzak beste edozein lurraldetan baino sutsuago, Hegoaldeko zeru zoragarriaren azpian baino adoretsuago pilpiratzen dira hor.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

2 irud/hed

Ezpain handiak zimel erortzen zitzaizkion eta txikiak, berriz, gorri, distiratsu, zilindroaren inguruan pilpiratzen ziren, zauri ireki baten ertzak balira bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.

Erdi-ikuste horretan, Edurneren titi beteak [...] nire bihotzarekin batean pilpiratzen zirela imajinatzen ahal nuen, tanga motako kulero tikien gainean jantzirik zeraman kamiseta laburraz bertzaldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Bidegurutze batean, argizko seinale bat artean pilpiratzen ari zen arreta eskatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

3 (du aditz gisa)

Baldwini bihotzak tarrapataka pilpiratzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 449. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Alkandoraren kontra sentitzen zuen neskaren bular pilpiratua.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pilpiratzen zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus