Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pilpiratsu izond pilpiraz betea.
Piztia arraren izaera dela-eta, horrelako irudiek nekez huts egiten dute zakil-zutitze gogor eta pilpiratsuak eragiteko orduan. Bizitza pilpiratsuaren ezpondetan zen ene lekua; egia hori garratz agertu zitzaidan, ximixta moldean, joaldunak urrunean entzun nituelarik dolon-dolon etengabean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Karolen eta Sophieren haragia dardarazi zuen alabak bere joaldian, haragia are haragiago bihurtuz: biziago eta erneago, pilpiratsuago eta gorriago. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 260. orr.