Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erritmo bizian jokatu zituzten tanto luzeetan, etengabeko piloteoari eustea zen tantoa lortzeko giltza. Berria - Kirola 2004-09-19
Bi pilotariak txukun aritu ziren kantxa erdiko piloteoan. Berria - Kirola 2006-04-04
Garikoitz piloteoan agintzen hasi zen, bi anaiak jotzaile handiak ez badira ere. Berria - Kirola 2004-08-18
Antzeko ezaugarriak ditugu, piloteoan jokatzea eta dejadarekin tantoa amaitzea gustatzen zaigu bioi. Berria - Kirola 2004-05-14
Luze eta gogor joz piloteoan agindu zuen, tantoa dejadaz edo hormabikoz bukatu aurretik. Berria - Kirola 2006-04-09
Piloteoan kontrarioa gehiago zela ikusi zuenean, Peñagarikanok ausart jokatu zuen, lotsa gabe dejada boteaz. Berria - Kirola 2006-04-04
Erasoan ez da oso txukun aritzen, piloteo luzean, ordea, nekaezina da. Berria - Kirola 2006-03-31
Itxura batean partida luzea izango da, piloteo luzeekin, bi bikoteak ere jotzaileak baitira; galtzak bete lan izango dituzte atzelariek gaur. Berria - Kirola 2004-01-24
Zearrak ez du piloteo luzerik nahi. Berria - Kirola 2004-03-26
Piloteo amaigabeetan itota, partida hotza jokatu zuten. Berria - Kirola 2006-01-06
piloteo luzean (4); piloteo luzeetan (3)
kantxa erdiko piloteoan (4); piloteoan agindu (4); piloteoan agintzen (7)