Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pilote iz paldo modukoa, eraikin baten oinarri izateko lurrean finkatzen dena.
Zurezko bi zubi dauzka, pilote gainean eraikiak, ubidearen zabalera osoa nabigaziorako libre uzteko moduan jarriak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.
Ur gainean piloteetan finkatutako eraikin luze baten aurrean gelditu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.
Badoaz piloteen gainean eraikitako etxoletarantz palmondo adarren artean burua makurtuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 72. orr.
Ibaiak piloteak milikatzen zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.
Urak hots lasaigarri bat sortzen zuen piloteen kontra jotzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.