Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nafarroako zenbait pilotari eta pilotazalek elkartasuna adierazi diote Iruñeko Euskal Jai gaztetxeari. Berria - Euskal Herria 2004-08-12
Txapela janztea, pilotazale izatea eta sagardoa gustatzea, hiru ezaugarri horiek falta omen zitzaizkion Koldo Mitxelenari euskaldun petoa izateko. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.
Bi pilotariek partida ederra eskaini zuten, eta bertara bildutako pilotazaleek ederki gozatu zuten. Berria - Kirola 2006-03-15
Pilotazale jendeak pilota behar du. Herria 2004-03-04
Pilotazale gazte honek beti nabarituko du Andoaingo ezkerraren pilotakada gaiztoen, sake zitalen eta birao ozenen falta. Berria - Kirola 2004-02-17
Heletar muslari eta pilotazale suharra. Herria 2004-04-22
Pilotaren bestaz da bakarrik ohore egin pilotazale zenduari. Herria 2001-11-01
Beraz Iñaki Arrosagaray-k ere urrun eta gora eraman du Luzaideren fama pilotazaleen munduan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.
'Business' handi horretan parte hartzen duten enpresari aberats guziak pilotazale bilakatuko ote dira? Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 200. orr.
Herritar pilotazaleek eta auzokoek betetzen zuten autokar bat Luhuso-n eta joaiten ziren lekukoen sustengatzerat Baiona-n edo hor gaindi ari zirelarik. Herria 2001-01-18
Goizueta herri pilotazalea da, eta aurretik bi profesional edukitzeak asko egin du pilota zaletasunaren alde. Berria - Kirola 2006-01-27
Giro pilotazalea, final giroa hain zuzen. Berria - Kirola 2004-09-05
Ander Letamendia kirurgianoa pilotaria izana da gaztetan eta, pilota utzi behar izan bazuen ere mediku lanetan aritzeko, beti pilotazale gelditu da, hurbiletik jarraikiz kirol horren garapena. Herria 2003-02-27
Erran behar da jende prestua dela pilotazale mundu hori. Herria 2005-05-05
Hesian jarrita pilotazale mordoa. Berria - Kirola 2004-05-07