Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegazkinak pilotatzen ikasteko kurtsoak. Berria - Mundua 2006-04-05
Bigarren Mundu Gerran, hegazkinaren kabina-gaina galdu zuen gerra-pilotu batek bi orduz jarraitu zuen hegazkina pilotatzen 400 k/h-ko abiaduran -34 ºC-ko tenperaturan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
Charley Papak hegazkin pribatu bat pilotatu izan zuen bere garaian eta gaur egun epaitegietan lan egiten du bat-bateko itzultzaile gisa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.
Pilotatzen ari naizen hegazkin honetan, nire helizeen bizkortasuna beheregitik dago mugatua. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 71. orr.
Orioko marinelek pilotatzen zuten Azor izeneko yate ospetsuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.