Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Julian Ibarluzeari Gillermo Amutxastegik Habanako frontoian jo zion pilotakada dela, dio Ernest Hemingwayk, bere bizi guztian ikusi duen zirraragarriena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 235. orr.
Mutilak ondo jaurtitzen zuen, bete-betean beti, eta pilotakada bakoitzarekin panpina bat behera. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 298. orr.
Guardia Zibilak jaurtikitako pilotakadak buruan jo zuen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 94. orr.
Harriekin zein botilekin erantzun zieten polizien pilotakadei. Berria - Euskal Herria 2004-03-14
Azkenean, lagunek pilotakada artean Iñaki auto batean sartu eta anbulantzia bateraino eramatea lortu zuten. Berria - Euskal Herria 2004-09-01
Poliziaren sirena hotsak, ke pote eta pilotakaden danbada sikuak, etengabe jiraka ari diren argi urdinen aurrean... Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 143. orr.
938 pilotakada partida huntan. Herria 2001-09-06
Hori da, hori, lehiakidearen pilotakada gaiztoari erresto are gaiztoagoaz erantzutea! J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.
-Mallonaren kasua argitu guran nabil -nire pilotakadari erantzunez bota zidan-. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 141. orr.
Ez nintzen neskatxak uste bide zuen bezain zaharra, eta espero zukeen bezain bristi-brastako atarramenturik ere ez nirekin hark; pixkana-pixkana, haren pilotakadei nola erantzun asmatuz bainindoan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.
pilotakada ederrak (3); pilotakada hartu (4)