Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pilatze 1 iz gauzak elkarren gainean edo ondoan, pila bat osatzen dutela biltzea.

Nola materiaren pilatze hark funtsatu zuen lurra, zerua, itsasoa, izarrak, eguzkia eta ilargiaren globoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 313. orr.

Azpeitikoa abstrakzio izengabe bat da, eta erretolika luzerako joera erakusten du: izenik gabeko izenondoen pilatze bat da, eta izenondo horiek sinonimo kontestualtzat jo daitezkeelarik, alferrikako pilatze bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Metroaren berotasuna, metro geltokietako usain hertsia, jendearen presak, ezezagunen pilatze azkar hori.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Izan ere, ondoz ondoko enuntziatuen arteko multzokatze-motak ez dira beti berdinak eta ez dute jokatzen, sekula ere ez, segidako osagaien pilatze edo justaposizio hutsez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Azken batean, bertsolariarena, pilatze eta hornitze lana da lehenik eta behin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kalean emakume baten ahotan nekez entzuten ziren esamoldeak jaso zitezkeen hots-pilatze trinko eta burrunbatsuaren erdian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Hustubideren bat zakarrez bete bada, han dira ur-pilatze eta sotoak libratu beharrak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Ez du datu-pilatze huts batek eraman Newton [...] hala begiratzera bat-batean ilargiari, hots, lurraren biran ostertzaren abiadura peto-petoan erortzeko bezain urrun jaurtitako baloi bat balitz bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 185. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus