Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordaintokietan 16 kilometroko auto ilarak ere izan ziren lehengo astean, baina jada pilaketa horiek arintzen ari dira. Berria - Harian 2005-08-30
Ia antolatu gabeko pilaketa bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 205. orr.
Desertuan zehar egiten duten bidaia errefuxiatuen tragedia ezagutzeko aukera da: errefuxiatu eremuetako pilaketa, miseria ekonomikoa, hezkuntza lortzeko ezintasuna, seme-alabek etorkizunik ez dutelako mina. Berria - Kultura 2006-02-14
Kale buruak trabaturik ageri ziren, gurdi motzen eta iraulki orgen pilaketa zela kausa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Nobela haietako gehienetan kontatzen zena ez zela, azken batean, txiripa harrigarri batzuen pilaketa baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 77. orr.
Hurrengo egunean etsaiak hurbiltzen hasi zirenean, uraren azpian zegoen pilaketa haren guztiaren gainean geratu ziren itsasontziak hondoa jota, ez harresira hurbildu eta ez atzera egin ezinik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5270. orr.
Pilaketa handienak, ordea, A-8 autobidean gertatu ziren, Bilboranzko norabidean. Berria - Euskal Herria 2004-07-31
Berehalaxe ekin zien bidai prestaketei jende, animalia eta gauzen pilaketa izugarri hark. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Berehala ohartu nintzenez, pilaketa kaotiko hartan bazegoen antolamendu bat: gaien arabera osatuta zeuden liburu-metak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 228. orr.
Arretarik handiena lurpeko egituretan jarri behar da, lur-pilaketaren ondorioz akats handiak sortzen baitira. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.
Kapilarren zeharkako ebakiduren azalerak handiagoa izan behar du, guztira, arteriarenak baino; bestela, odol-pilaketa gertatuko litzateke. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 166. orr.
Txartel pilaketaren ondorioz, bost jokalari dauzka zigortuta Osasunak. Berria - Kirola 2006-03-16
Ostiralean bertan behera utzi zituzten salbamendu lanak, metano pilaketa zela eta. Berria - Mundua 2006-02-28
Nola urak, harri eta hondar pilaketa gurutzatu ondoren, txuriagoa ematen duen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 224. orr.
Gurdi eta etxola pilaketa hura urtero-urtero Nijni Novgorodeko merkatu nagusia egiten zen plaza zabalean zegoen jarria. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Ez dago korapilo edo argumentu jarraiturik: pasadizo pilaketaz egiten du aurrera. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 11. orr.
auto pilaketa (3); jende pilaketa (3); pilaketa handiak (4)
auto pilaketak (9); ibilgailu pilaketak (3); pilaketak izan ziren (3)