Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zortzi urteko epean pila eta baterien ia erdia jaso eta birziklatzea hitzartu zuten, atzo, Europako Batasuneko ingurumen ministroek. Berria - Gaiak 2004-12-21
Arauak kadmioa edo merkurioa dituzten pilak debekatuko ditu. Berria - Gaiak 2006-05-04
Gomaz estaliriko bi kobre-hari inguratu, pilaren poloetara lotu, eta mutur bana erantsi nien potoei. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Pilak eta kableak ere topatu zituzten, eta tenporizadorea bilatzen ari ziren. Berria - Euskal Herria 2004-12-23
Barrualde hitsekoa ematen zuen, hasierako txinparta eragiteko pilak faltako balitzaizkio bezala. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 218. orr.
Argia joan zenean irratiarentzako pilak bilatu genituen, baina topatu nituen bakarrak erdi gastatuak zeuden. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 143. orr.
Ezkutalekutik irratiko pilak aldatzeko atera zen. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 101. orr.
Deia segundo gutxikoa izan zen [...] telefonoaren pilak amaitu baitziren. Berria - Kirola 2004-04-15
Mirarik gabe hondoratu nion dardaragailua begi beltzean, pilari eman eta zalapartaka hasi zen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 61. orr.
Zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.
Urtean, 400 milioi pila saltzen ditu Sonyk. Berria - Gaiak 2004-09-30
Pilen kutsadura gutxitzeko plana murriztuta onartu da Bruselan. Berria - Gaiak 2004-12-21
Larruazalaren ukimena duen dardaragailu bat, pila alkalinoak dituena, iraun eta iraun eta iraun egiten duten horietakoak. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.
Lehenbiziko pila atomikoa asmatu eta egin zuen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.
Motor elektrikoek, pila nuklearrek eta beste zenbait gailu mekanikok, denek huts egiten dute, pisu handiegiagatik eta sortzen duten beroagatik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.
Autobus horiek daramaten hidrogenozko pilak 205 kilowatteko potentzia ematen die. Berria - Gaiak 2006-02-10
Taupada-markagailu elektronikoak pultsu-sorgailu bat dauka [...] iraupen luzeko merkuriozko pilaz funtzionatzen duena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.
Merkuriorik gabeko zilar oxidozko pila sortu du Sony goi-teknologiako produktuak ekoizten dituen etxeak. Berria - Gaiak 2004-09-30
Minbizia eragiten duten nikel-kadmiozko pilak erabat debekatzeko proposamena atzera bota zuten. Berria - Gaiak 2004-12-21
Oporralditxo batzuk hartzera noa, pilak kargatzera eguzkipean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 120. orr.
Urteoro bezala pilak kargaturik heldu naiz. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 21. orr.
Agian sektoteak ere pilak jarri behar ditu. Berria - Ekonomia 2004-07-25
Baina zer dira erregai-pilak? energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duten gailu elektrokimikoak direla esango genuke. Berria - Gaiak 2004-06-03
Motor gehienek berariazko erregaia behar dute, erregai-pilak barne. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.
Helburua erregai-pila txikiagoak erabili ahal izatea da. Berria - Gaiak 2006-02-10
Argindarra sortzeko erregai pilan oinarrituriko generadoreak prest daude. Berria - Harian 2006-02-18
Eguzki-lore koipetik lortutako hidrogenoa erregai pila duten autoak mugitzeko eragingarriagoa izango da. Berria - Gaiak 2004-08-27
Muskulua, funtsean, motor lineal bat da, tenperatura baxuko erregai-pila batek darabilena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.