Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pil-pil (orobat pilpil g.er.) 1 adlag prestatzen ari diren janariez mintzatuz, borborka.

Hurrena hiri emango dizkiat kakagixon honen muinak kaxuelatxo batean pil-pil jartzeko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

2 irud/hed

Eduardo Robledo taxilaria labankadaz hil eta gero, pil-pil jarri zen berriro taxilarien segurtasunaren gaia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Zeren eta iparraldeko itsasertza urtean bost hilabetez fokaz pil-pil jartzen da, eta hegoaldeko bi uhartetxoak kaio-habiaz beterik daude.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

Harrah's kasinoaren iragarki luzea atzean utzi zuen autobusak eta Atlantic City-ko hiribide nagusian zehar zihoan, argiz eta gautiar bizitzaz pil-pil.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 135. orr.

Pil-pil bete zen Comala jendez, jai-zalapartaz eta zarataz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 154. orr.

Contla aberatsez pil-pil zagok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 144. orr.

San Martinetako hego haizeak etxeetako ate eta leihoak pil-pil jotzen zituenean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 35. orr.

Donostian giroa pil-pil.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

3 (izen gisa)

Ez dut, ordea, aurkitu bakailaorik gabeko pil-pilaren errezetarik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 14. orr.

Hegaluzedun carpaccio, sushi edo ceviche bati, adibidez, osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Dionisos ordu bata t'erdietan heldu zen etxera, eltzea azken pil-piletan zegoenean justu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.

• 4 adlag bihotzaz mintzatuz, pilpiran. ik pilpilka 2.

Bihotza pil-pil ari zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Bihotza pil-pil jarri zitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Bihotza pil-pil banuen ere, arnasaldi sakonak egiten ahalegindu nintzen, nire bisitariari lo nengoela sinetsarazteko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 151. orr.

Holako ihizia bi urratsetan izanki eta, bihotza pil pil daude liberalak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Gibeleratekoan, biak beti berdin mutu baina nik senditzen ene bihotza pil-pil ari gero eta azkarrago.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

5 pil-pil erara

Bakailaoa pil-pil erara jaki, eta aurretik indabak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 139. orr.

· irud/hed Madrilgo esatariak pil-pil erara.  Berria - Kultura   2004-12-12

6 pil-pilean adlag pil-pil.

Saltsa pil-pilean dago.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Egun haietan janari denda zabaldu zuten kubo handiaren behean, bakailaoa pil-pilean eta piper beteak saltzen dituena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.

Zorte apur batez, txapela eta bakailaoa pil-pilean, horiexek libratuko dira zigorretik, libratzekotan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 92. orr.

California kaleko apartamentura itzuli nintzen bihotza pil-pilean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 159. orr.

Ostera ere nabarituko du irrikaren zirrara arina barnean pil-pilean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

7 irud/hed

Taldearen pasioaren sutondoan pil-pilean landuriko obra.  Herria   2002-10-17

Polemika pil-pilean dago.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.

Erromantisizmo exotikoa pil-pilean zegoen garai hartan Frantzian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Giroa pil-pilean zegoen; tentsioa handia zen.  Berria - Harian   2006-03-05

Egungo epistemologia, hortaz, pil-pilean dago; posizio, proposamen, kontzepzio eta ikusmolde anitz ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 122. orr.

Pil-pilean zegoen auzi politikoa, eta presoena batik bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Pil-pilean eta dantzan jartzen gaituzte cd barruko liburuxkan agertzen diren irudiek ere...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.

Umeak Al Muqassad ospitalean jaio dira, baina auziak pil-pilean segitzen du.  Berria - Mundua   2006-03-19

Geroztik bazterrak pil-pilean dira herri hortan. autobide berrien eraikitzeari eta pil-pilean diren bertze gai andana bati buruzko eztabaidetan.  Herria   2004-09-09

Urduri samar ikusten zaitut... barrena pil-pilean izango bazenu bezala...  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 37. orr.

Hormonak pil-pilean dauzkagulako edo norbait bidean gurutzatzen zaigulako, desioa sortzen da guregan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 183. orr.

Neskak pil-pilean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

7 pil-pilka ik pilpilka.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus