Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pikura iz ipar xiringa sartzea.
Mekanikoki, kateztatua izateko asmorik ez zuela eta bere borondatez ipurdi mazela presentatu zion, pikura egin ziezaion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 117. orr.
Sendagile batek pikura bat egiten dizu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 308. orr.
Denbora sobera luze aurki ez genezan, pikura anitz egin ziguten, sekulako sukarrak biltzen baigenituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.
Bertze zonbeitek diote sofrikarioen eztitzea dela medikuaren eginbidea, hiltzeko pikura emanik ere artetan hortako. Herria 2003-10-02