Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikotxean adlag kokoriko, kulubilko.

Gizonek batez ere, bide bazterrean elkarren ondoan pikotxean, kuxkurtuta, ordu eta ordutan berriketan irauten zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Pikotxean eta kontu handiz etxearen atzeko ertzera hurbildu eta teilatu-hoditik behera lerratu zen sute-eskaileraraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 213. orr.

Okin anderea bakarrik zegoela ohartu zen, pikotxean oin tapiz baten gainean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Pikotxean zegoen, eskuak buru gainean zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.

Esperantza zeukan Paul D ez zitzaiola bila etorriko eta ez zuela ikusi beharko komun aurrean pikotxean jarrita, hainbesteko lokatz putzua egiten, lotsagarri.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 82. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus