Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikotx 1 iz lurra edo lurzorua lantzeko lanabesa, alde bat zorrotza eta bestea lauagoa duen burdin batez eta gider batez osatua. ik pikatxoi.

Pikotxa nonahi, aitzurra inon ez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Hogeita hamar inguru ziren, pala eta pikotxekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 35. orr.

Baina zerrarik ez, pikotxik ez, deus ez azal hari erasotzeko, hotzaren hotzaz granitoa baino gogorrago bihurturiko gain hura apurtzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

Pikotxa kontu handiz sarturik, induskatzeari lotu zitzaion, lurra hanka artean metatuz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.

Meatzariren baten pikotxak egindako zuloa aurkitu zuen, eta neska gazteak han hartu zuen babes.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Nostromoa pikotxarekin eta aizkorarekin jaitsiko da izotzetara, izotza haustera, ontziari irtenbidea egingo diolakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lehen pikotx ukaldiak Ximunek eman zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 115. orr.

3 pikotxean pikotxarekin joaz. cf pikotxean.

Bera pikotxean ari zen baratzean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 224. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus