Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lakuntzako plazan hantxe dago oraindik XVI. mendeko pikota dotorea. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Birao egiten harrapatuak, izuna ordaindu beharko dute lehenengo aldian; bigarrenean, hirugarrenean eta laugarrenean, izun bikoitza, hirukoitza eta laukoitza; bosgarrenean txingan lotuko dira; seigarrenean pikotan, eta goiko ezpaina moztuko zaie; seigarrenean mihia, ez gehiago eta ez gutxiago. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Hemen borreroak ez du azido zianhidrikorik erabiltzen ez dio laidozko pikotako lepokoari eragiten ez daki aizkoraz pikatzen ez du gillotina askatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.
Agortu egin da plazako iturria; pikota habean tximista erori zen, baina han konpon daitezela. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.
Ez zekiten fusilamenduarena ez lako agonia izango nuela, urkabe zitala haga lotsagarria pikota laidozkoa garrote bilaua, huraxe emon behar zidatela, Angiolillori legez. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.
Horregatik -ez zuen aipatu, noski, Arrieta pikotan jartzen zuen txostena-, arazoa argiago ikusi arte, hau da, hiltzeko arrazoi bat aurkitu arte, nik ere zuhurtziaz jokatu nahi nuke. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 191. orr.
Bere burua pikotan jarri gabe plazaratzeko aukera egokiaren zain bide zegoen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 201. orr.