Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikondo (47 agerraldi, 20 liburu eta 5 artikulutan; orobat pikuondo 50 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean; Euskaltzaindiaren Hiztegian pikondo agertzen da) 1 iz klima epeletako zuhaitz edo zuhaixka, masustondoaren familiakoa, hosto handi gingildunak dituena eta fruitutzat pikua ematen duena (Ficus carica).

Nik jauzi egin eta haitzaren gainean zegoen pikuondoari heldu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

Nork bere mahatsondoaren eta pikuondoaren fruituak jan ahal izanen ditu eta bere putzuko ura edan.      - 0. orr.

Urte hartan pikondoak piko asko ekarriko du; gitxi, eguraldi txarra izanez gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 291. orr.

Pikuondoak ez du pikurik, ez eta mahastiak ere fruiturik.  Elizen arteko biblia   Hab 3,17

Mandioan ez zen alerik; mahatsondoak, pikuondoak, granadondoak eta olibondoak ez zuten fruiturik ematen.  Elizen arteko biblia   Ag 2,19

Bere pikondoetako pikuak hain onak zirela, non ezerengatik ere ez baitzuen lur-puska hura salduko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Nor bere mahatsondo eta pikuondoaren azpian eseri ohi zen, ez baitzituen inork kezkarazten.  Elizen arteko biblia   1 M 14,12

Zeruko izarrak lurrera erori ziren, haize zakarrak astintzean heldu baino lehen pikuondoari pikuak erortzen zaizkion bezala.  Elizen arteko biblia   Ap 6,13

Seroreak pikondoak zituzten komentuko baratzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Gizon batek pikuondo bat zuen bere mahastian aldatua.  Elizen arteko biblia   Lk 13,6

Pikondoa nun nahi handitzen da eta fruituak nasaiki emaiten.  Herria   2003-01-28

Hasia da muskiltzen pikuondoa, usaina zabaltzen mahats-kimuak.  Elizen arteko biblia   Kt 2,13

Iharturik dago mahastia, zimel pikuondoa.  Elizen arteko biblia   Jl 1,12

Jesusek pikuondo agorra madarikatu.  Elizen arteko biblia   Mk 11,12 tit

Gertakari hura zela medio, ekialdeko erlijioetan, metafora bihurtu omen zen, zorigaitzeko pikondo ihartua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiritar lehenek elkar erbesteratzen zuten, eskuan pikondo-hosto bat hartuta, eta, ondorioz, merezimenduren bat zutenek arazo publikoak utzi zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 254. orr.

Ondoren, hartu zueneko pikondo adarrean utzi zuen berriro.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 623. orr.

· Ziztu bizian oihanaren ertzera joan eta hanka altxatu zuen sikomoro pikuondo baten kontra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 228. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus