Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagun batek piko bat egiten baldin ba du uste gabetarik, San Andres eliza ezkinako gelan aurkituko ditu Gurutze Gorria eta SAMU zerbitzuak. Herria 2002-07-25
Zauriaren gainean aitzina pikoa, enplegatuak erran zidan goizeko hamarrak aldean bazela batto partitua, ernatu banintz hartzen ahal ukanen nuena. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 141. orr.
ik beherago 13.
Piko han, hemen piko, usoak alan ari dira zimenduzko teilatuan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 125. orr.
Arabiarren kontra bota izan dituen pikoak arrazakeria gorde baten adibide dira. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 174. orr.
Bertsulari bezala elea aise heldu zitzakon eta zuzen; pikoa eta irria errexak zituen, baina ez zuen sekulan itsuskeriarik ez gaiztakeriarik erabiltzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 103. orr.
Hori gaitzitu zitzaion Etcheverryri, pikoa bota zion hemengo "Eskualduna"n, horri arrapostu Ameriketakoan eta makurtu ziren azkenean. Herria 2003-12-04
Ondotik, hitzaldi batzu, ainitz konplimendu eta zenbait piko! Herria 2001-03-22
Etxean gertatu izan zitzaion etorkinen kontrako piko zenbait entzutea, aitaren ahotik bereziki. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 113. orr.
Denak zoin-gehiagoka, dena espantu, dena piko ere hain segur, adituko dugu oraino ederrik. Herria 2001-08-09
Batean dena zurikeria, bestean dena piko, gobernua polliki jorratzen zuela, arizan da erran eta erran bainan ez dugu gauza handirik ikasi. Herria 2001-07-19
Azkenean Pantzo Irigaray-en irriegingarrikeriek denentzat piko eta zirto izan dute, sekulan larrikerietara erori gabe. Herria 2005-11-24
Hor segurik ikusi da elgarren artean ez direla batere ados, elgarri dena ximiko, piko eta uztar! Herria 2005-09-01
Pikoak entzuleek nekez diseritzen. Herria 2004-11-04
Musikaren lehen pikoak entzun orduko, hari buruz abiatu nintzen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.
Gaztaroko balentriez orroiturik, kanta eta dantza piko kartsu batzu eman dire, alaitasun osoan! Herria 2001-02-22
Trakturrak ari ziren kantari, piko negurkatuz, ziotelarik, sarri arbia izanen dela Jaun haundi. Herria 2005-10-06
Bai, urratsean joan ginen, esku ezkerra galtzen josturan, eta eskuina balantzan, urratsaren pikoan. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.
Nork utzi ere aipatu gabe mutiko eta nexkato batzu, Bazko aitzineko zonbait aste undarrez arduratzen direnak, haurreri erakusten lehenbiziko urrats edo pikoetarik untsa ikasi artio gure kulturan beren tokia daukaten dantzez. Herria 2004-04-22
Dantza piko zonbait bixtan da eta gero bazkaria, Kiki Bordatxo-k airostuko duena. Herria 2004-10-21
Gaztaroko balentriez orroiturik, kanta eta dantza piko kartsu batzu eman dire, alaitasun osoan! Herria 2001-02-22
Horrelako xiringa ederrekin piko bat sartzera edonor animatuko litzateke, pentsatu nuen. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.
Laguntza pikorik ez genuen ukan. Berria - Euskal Herria 2004-05-30
Gora eta behera uneoro, baina tontor pikorik gabe. Berria - Kirola 2004-07-13
Atseginekin jakiten dugu Sorhuet gaztea berriz pikoan dela Arrangoitzen bere lagunak tiraturik matrailan hartu zuen pilota ukaldi haren ondotik. Herria 2004-07-05
Hastapenean, 2000 "hitzarmen berezia" onartu zelarik, gu IKAS, euskarazko pedagogia materialaren obragile nagusi ekarriak ginen, Prefetarekin gauzak pikoan zirela zirudien. Herria 2004-07-08
Bada hor zerbait ez dena batere pikoan! Herria 2003-07-17
Nahiz ez den dena pikoan oraino, ikerketa zentro bat izanen da hori, dretxo publikoan eta Europako dretxoan berezitua. Herria 2001-10-04
Paralesia horrek 2007ko erditsuraino iraunen du [...] Alemaniako gobernu berriak ez baitu iniziatiba kanoretsurik hartuko Europari buruz, eta Frantzia president bozen ondotik baizik ez baita pikoan izanen Europa berriz aitzinera abiarazteko. Herria 2005-10-13
Obra batzu badira bestalde ez oraino bixtan ezarriak, argi-joko zenbait ez arras pikoan, seinalekuntzan ere eskasño batzu ba han-hemenka. Herria 2001-07-26
Unibertsitate proiektua pikoan. Herria 2001-07-26
Filipe Mugica, berriz pikoan, Beñatekin ariko dena hain zuzen Hazparne eta ondoko bi horien aintzinean. Herria 2002-08-01
Zinez mespretxu batentzat hartzen dugu egin daukutena, erran nahi baitugu desegin daukutela hoin pikoan dagon Oztibarreko eliza. Herria 2003-05-01
Akitaniako kontseiluak milioi bat euro ekarririk ikasteko materiala pikoan dago, erakasle eta kudeantzan berrogei bat lagun badirelarik. Herria 2003-09-18
Gobernuak bere aurrekontuak pikoan eman ditu helduden urteari buruz, ikusiz beraz zertan zer xahutuko duen eta sosa nundik zonbat bilduko duen... Herria 2003-10-02
Bakarrik Baionako Jakobino agintariek parada baliatu zuten gillotinaren pikoan emateko eta Marat zenaren eta haren idurikoen aginduen gauzatzeko: iraultza ez zen salbatzen ahalko bortizkeriari esker baizik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 202. orr.
Ikasleari hautabidearen aukera emango dion sistema eman nahi du pikoan xede berriak. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
Portuko seguritasun programa pikoan emana dute 2001 urteaz geroztik, erran nahi baita Okzitaniako Tolosako AZF lantegiko zaparketa baino lehenagodanik. Herria 2003-04-24
-Duela zenbait aste etorri ziren bi tipoek [...] pikoan emana dute "Osasun publikoaren komitea" edo horrelako zerbait... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 225. orr.
Eskerrak bihurtzen dizkio Jauffreti bere eskaintzagatik eta galdetzen dio Arbelbide bera edo beste bat etor dadin lehenik gauzak pikoan emateko. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 78. orr.
Bigarrenean herrietan hizkuntza politika nola ezarri pikoan izanen dute hizpide. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Gasteizen egin den bilkura hortarik landa, beste batzu jinen dira eta hein bat laster gauzak hobeki ezartzeko pikoan, zer nola egiten ahalko den ondoko urtetan eta zertarik hasiz... Herria 2004-02-05
Gorka, arreba zaharrenaren semea, konkiloker ederra da, inoiz pikorik jo ez duena, mendian eskasa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 76. orr.
-Izkribu eta liburuen artean, noski -nik, zauri gainean piko. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.
Hain eskura izan eta, zintzoegi jokatzea zen zauri gainean piko egiteko paradaz ez baliatzea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.
Bizitze dorpea ez aski izanez, horra aitzina zauriaren gainean pikoa, 1898ko buruilan Garralda erre baitzen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.
Zauriaren gainean pikoa, jada 1800 dolar emanak ziozkan koiote bati, mugan igan-arazle baliatzale bati. Herria 2004-11-25
-Eta Franco hil ondoren? -zauriaren gainean pikoa eginik-. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 84. orr.
dantza piko (14); dena piko (4); zauri gainean piko (3)
dantza pikoak (3)
pikoan emaitea (5); pikoan emaiteko (12); pikoan emaiten (15); pikoan eman (28); pikoan eman du (4); pikoan eman dugu (4); pikoan emana (8); pikoan emana dute (4); pikoan emanak (3); pikoan emanen (4); pikoan emanen dute (3); pikoan emateko (5); pikoan ezarri (20); pikoan ezarri nahiz (3); pikoan ezarria (12); pikoan ezarriak (4); pikoan ezarriko (7); pikoan ezarriz (5); pikoan ezartzeko (9)