Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

piknik (orobat pik-nik, piknika g.er.eta pik-nika g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian piknik agertzen da) 1 iz landan egiten den otordua.

Tamalez, giroa ez zegoen oraindik piknik bat egiteko bezain epel.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Han eguerdiko pik-nika eginen dugu presondegiaren aintzinean eta gero presoeri bisita.  Herria   2005-02-10

1952an, Maiatzaren Leheneko jai batean egiten ari ginen piknik batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.

Bakotxak ekarri piknika partikatu ondoan, denak ados ziren erraiteko, gisa huntako elgarretaratzeak beharrezkoak zirela herritarren artean.  Herria   2001-09-06

Larunbat honetan Arrangoitzen, Danone-ko buruaren egoitzari ahal bezain hurbil piknika herrikoi baten egiteko xedea dute.  Herria   2001-04-26

2 (hitz elkartuetan)

12.30 etarik harat, piknik janaldia han berean nahi dutenentzat.  Herria   2004-08-12

Oraingo hark, ordea, piknik-itxura handiagoa zuen, ordura arte jasan behar izandako guztiaren aldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus