Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Piketeek goiz-goizetik jardun zuten Kale Nagusian eta Max Center eta Artea merkataritza gune handietan. Berria - Ekonomia 2006-01-06
Orduan ikusi ziren lehenengo piketeak, grebaren berri ematen eta eskuorriak banatzen. Berria - Harian 2006-03-10
Ateak itxi nahi ez eta piketeei aurre egin zien nagusiak. Berria - Ekonomia 2006-01-06
Asanbladak klandestino izatetik erdi-klandestino izatera pasatu ziren, kalera atera nahi ez zutenek piketeen aurrean amore eman behar izaten zuten eta jendea kalera ateratzeko, tailerretik tailerrera zihoazen langile kateak egiten genituen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 187. orr.
«Egintza kriminalen» zerrendan sartu ditu, baita ere, grebari buruzko afixak garraiatzea edo itsastea, eskuorriak jaurtitzea, pintadak egitea, elkarretaratzeak egitea, edota piketeak antolatzea. Berria - Harian 2006-03-17
Atxiloketa unean «greba piketea azken albisteei buruzko informazioa ematen ari zela», gaineratu zuten langileek. Berria - Ekonomia 2004-03-25
Greba egunean baino langile gehiago egon zen enpresaren sarreran langileen batzordeak antolatutako informazio piketeetan. Berria - Ekonomia 2006-03-24
«Informazio piketeak» igorri zituzten enpresa handietako bulegoetara. Berria - Ekonomia 2004-05-20
Hil baino lehentxoago piketeko bati, Euskaldun dela igarrita, mintzo zaio Markiegi: [...]. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 37. orr.
Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren; [...] eta atearen aurrean, apur bat ezkerretara, hantxe zen piketea, atseden jarreran. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.