Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizkarra atean bermaturik, Harland bere pipa ordurako itzalia zupatzen ari zen, eskorga hutsen ilarei eta pikatxoi eta pala piloei begira. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.
Europa zaharreko goldeen zain zauden alorrak, hango trontza-zerren zain haritz eta gaztainak, hango pikatxoien zain mendi-muinetako aberastasunak. metala mozteko gailuak eta altxagailu hidraulikoak baliatu zituzten, baita hondakinetan zuloak egiteko pikatxoiak ere. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 39. orr.
Ez pikatxoiarekin harrobian, ezpada arbela mozten, eskolan garai batean erabiltzen ziren pizarra txikiak eta halakoak egiteko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.
Meatzari batek egun osoa ematen du lur azpian pikatxoiarekin eta hiru dolar irabazten ditu egunean, dolar bat gora-behera. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.
Mahastian amaitzen dute eguna; Axenariok, tarteka, begiz jarraitzen du aitapontekoa, pausoz pauso, pikatxoiarekin lanean ari dela. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 114. orr.
Pikatxoiarekin eta palarekin ibiltzen ginen egun guztia, zaindariak ondoan. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Zulo batetik pikatxoi ttiki bat atera zuen, eta kandela bat zeukan fardeltxo bat. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.
Pikatxoi kolpe batez estalkia zartarazi, eta hezurdura gehiegizko luze bat ikusi genuen, ahoz gora etzana. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.
Nahiago nuke pikatxoi-burdinari hozka egin, hortzetan kraska egiten duen babarrun ale bat jan baino. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.