Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikarrai 1 izond ipar biluzia, gabetua.

Zer dio herresta eta pikarrai honek! ba ahal dakizu gaurko mendean ez dela sekula aski! ororen buru gure zergetarik tiraka ari da estatua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 123. orr.

Lege eta jainkorik gabeko cow-boy deabruek edo berrehun kilometro eskasetan zegoen Mexikoko mugatik etorri gosaio pikarraiek ardiak ebasteko raid delakoak antolatzen zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 37. orr.

Fatiharen ohean luzadan kausitu nintzen handik laster, mineraltasunaren gau pikarraien behialako amodioen xendak berriz ireki asmoz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ezkontza gauean, Maitek, pikarrai ohe gainean etzanda, bihotza pozaren pozez dardarka zeukan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 117. orr.

Betiko historia zen: etxekoen lurrak uzten ziren ber, diruaren irabazteko zen, "jaun" edo "andere" errespetatua bihurtzeko, ez pikarrai egoteko, balio gutxiko eztabaida hutsaletan zinpurtuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus