Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikardia 1 iz pikaroari dagokion egin edo esana; egite edo esate lixuna.

-Ez, nire lurra erakutsi nahi dizut, nire gaua! -diot nik bere pikardiari gatza kenduz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 160. orr.

Berezkoa zuen pikardiak bultzatu zuen Peter Ustinov era askotako erronkak bere egitera.  Berria - Kultura   2004-03-30

Luluk oso bizkor jasotzen zituen kaleko abestiak, eta harrigarrizko pikardiaz abesten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Beharrez urri, poltsikoa hutsik eta guardia zibila zirikatzen ibiliagatik, ez zuen irribarrea galduko, hain gutxi edozein neskari pikardiaz betetako esaldiren bat botatzeko parada.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Leandroren begietan pikardiazko distira bat antzeman nuen eta, halako batean, espero nuena gertatu zen, oihu bat entzun baikenuen tabernaren beste aldean: -Marixe!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 206. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Plazer antzeko batez hartzen zituen [andereñoak] pikardia ukitu zuhur bat zuten solasak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.

Pikardia-arrasto bat nabari zitzaion ezpain-begietako zirkinari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

-Ez zakinat sinetsi ala ez... -esan nion neuk ere pikardia-aire batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Gainera, finalerdian erakutsi zuenez, Irujok lortu du goian egoteko beharrezkoa den pikardia puntua.  Berria - Kirola   2004-07-07

3 adkor kaltea.

Eta nik esanda bezala hazi zen txakur "txikia" eta gure bi etxeen artean dagoen erreka ez zitzaion nahikoa mugarri iruditu eta erreka pasatu eta gure oilategian pikardiak egiten hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 272. orr.

Halako irribarre pikaroaz jarduna izango dela iruditzen zait, pikardia egiten ari den ume koskor baten antzera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Gauza natural izenekoek sekula baino fama hobea irabazi dute gaur egunean, eta ez da misterio: pozoi industrial eta hormonalaren pikardiak agerikoegiak egin dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

4 kamisoi modukoa, aski erotikoa.

Berdin zitzaion enkajezko pikardia beltza janztea edo lepoa lau metroko artilezko bufanda batekin estaltzea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Normala da pikardiekin eszitatzea?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus