Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parkearen goialdean, zerua hodei luzanga txikiz pikardaturik ageri zen, oilo zuriz zipriztindutako belazearen antzera. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.
Gelen erdiak hutsik daude, paretak biluzik, eta moketa ilintiz pikardaturik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.
Laino mehea sartzen ari zen, pabiloi hutsek tristura grisa zuten, gasezko malko horiez pikardaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 122. orr.
Bisaia pikor gorriz pikardaturik, xarranpinak joa balego bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.
Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.
Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua? Elizen arteko biblia Jr 13,23
Aurpegia ilun eta grisa zuen, ia-ia bere jantzi pikardatua bezain grisa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 276. orr.
Ohearen alboetan manta gorri pikardatua ageri zen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 142. orr.