Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pikadera iz egurra, haragia eta kidekoak ebakitzeko enbor modukoa.

Iturrien inguruan, Cadine eta Marjolin harakinen pikaderetara hurbiltzen ziren, goi leihoetako argi margularen pean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Pikaderan aihotzez jotako kolpeek Marjolin ekarri zioten gogora, han behean, sotoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

Atsoak zin egin zion arrain bat bezain mutua izango zela, dena ukatuko zuela lepoa pikaderan jartzen bazioten ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 361. orr.

Quenu, berriz, pikadera baten gainean esertzen zen, hankak zintzilik, orpoak haritzezko enbor puskaren kontra joka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus