Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pika1 1 iz lantza, ezten-haga.

Haietan ez ziren falta gizon gordinak, ezpata edo pika nekerik gabe hartzeko gauza zirenak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

Pika esku eskuinean atxikitzen zuen, bizkar gainean finkatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

Medailak eta egurrezko gurutze txikiak zeramatzaten paparrean, eta pikak, azkonak eta ezpatak eskuetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Biharamunean haiekin batean ari nintzen gazteluko patioan, ezpata, pika eta pistolarekin ariketetan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.

Horren esperoan egonen ziren denak, amen batean inguratu baininduten, pikak inarrosten zituztela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Buru odoldua pika batean iltzatuko zioten Ahmeti eta hirian barna eramanen zuten jendeak hista eta burla egiteko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 57. orr.

Uste dut pikaren gider gogorrarekin jo ninduela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Oinezko gaztelarrek triku egina utzi zuten [Ramon] beren pika luzeekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

Bertzenaz, Migel Mailurekin edo goarnizioko soldaduren batekin, sastagaian eta ezpatan, pikan eta baleztan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Halako batean ikusi nuen, oihaneko soilune batean, gure oinezkoetariko bat, bere pikaz etsai baten bizkarra keinatzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 288. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Harresien gaineraino erdietsi zuten aldi bakanetan, pika hesi batekin egin zuten topo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

3 frantziar joko kartetako sailetako bat.

Eta pozik nago bateko pika non duen asmatu diodalako.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 18. orr.

O Vencido zena pokerreko Bateko pika izan da nazkatu arte erakutsi zaigun baraja batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Tarik Aziz Atzerri ministro ohia Zortziko pika genuen; Saddam Husseinen anaiorde Barzan Ibrahim Hassan ai Tikriti Bosteko hirusta... eta hala, 52 osatu arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Nola prestidigitadoreak, karta-multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, bada, hala zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 238. orr.

Nolatan eskaini zion borreroaren aizkorari bere errege-pika, zeinarengan, Txitxikovek berak aitortu zuenez, Jainkoarengan baino uste hobea baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 254. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus