Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etxe ondoko hizkuntz akademia batean, lehenengo lana bilatzen ari diren ume pijoz inguratuta. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.
Ikasle traza gorde nahian denboraldi baterako lana dutenak, autodun pijoen itxurakoak, ikasle hutsak direnak, gaztetxoak, helduxeagoak, bizi izan dutena antzematen ez zaien buru-arinak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.
Azkeneko eztenkada lehengo astean sartu zidan, telefono mobila erosi nuenean; denetarik deitu zidan: yuppie, aberaskume, pijo. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 126. orr.
-Hippy pijo bat, ezta? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.
Igual pixka bat pijoa edo... Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.
Edozein pijok, fatxak edo kristaukumek jantzi dezake Txe Gebararen kamiseta. Pako Aristi «Note book», 2005 - 73. orr.
Askotan hartzen zuten ahotan hitz hori -pijoak-, Parte Zaharrera bidean gazte baba-lore haiek beren motorren gainean ikusten zituztenean. «Bizia lo», 2003 - 52. orr.
Neguan klase altuagokoak izan nahi luketen Espainia osoko pera, pijo, eskuindar moderno eta ezkertiar aburgesatuekin batera eskiatzera goaz. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 56. orr.
Ez dut uste gu batere pijoak garenik, eta burgesturik egongo bagina ez ginateke lau lagun elkarrekin biziko pisu kutre baten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 111. orr.
Askoz erosoago ibiliko hintzateke-eta, adibidez, Ikasle Abertzaleakeko ikasle entusiasta euskaltzale koadrilla horrekin, hire Pernandokeriak aireratzen, orain duan pijo koadrilla txepel grazioso-ustearekin baino. «Bizia lo», 2003 - 120. orr.
Pijolandiako pisu bat konpartitzen zuten pijo batzuen elkarrizketa pijoei adi. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 67. orr.